Hilabeteko Donapaleuko herriko kontseilua iragan da joanden ostegunean

2023-12-14

eta usaian bezala, Monika Legarto kontseilariak bilduma egin daku. Huna zer pundu barnatu dauzkigun : Pettan Aizager axuant pasatu dela ; maileguak galdegin dituztela eskolan, Nafarroa karrikan eta akanpaleku ohian obren egiteko ; Baxe Nafarroako erakustokia Bideak gunean instalatzeko 500 mila euroko obrak behar direla egin eta diru laguntza galdeak egin behar dituztela ; Essor txirrindularitza lasterketa otsailaren 9an Donapaleutik pasako dela ; Errekart lizeoarekin Konbenio bat izenpetua izan dela Bideak guneko baratze zati baten baliatzeko ; antzerki taldeak eta CFDT-ri bulego bat utzi deiela Herriko etxeak