Hitzetatik ekintzetara iragaiteko gomita luzatuz, gaur abiatuko da 2022ko KORRIKA Amurriotik

2022-03-31

Hitzetatik ekintzetara iragaiteko gomita luzatuz, gaur  abiatuko da 2022ko KORRIKA Amurriotik. Aldarri hori erakusten du aldi huntako lemak: HITZ EKIN. Hitza hitz, eta ekinez egin. Hala, erakunde publikoei luzatu eskakizuna euskararen sustapenean sakondu dezaten.

KORRIKA apirilaren 4 eta 5a bitarte kurrituko da Baxe Nafarroatik, Xiberotik pasatuz. Baxe Nafarroan, astelehenarekin arratsaldeko 16:00ak irian sartuko da, Garazira 17:00etan helduko delarik. Oztibarretik pasa eta 21:30etan Maule gurutzatu eta Amikuzeko bidea hartuko du, gauerditan ttanko Donapaleura heltzeko. Bururatzeko, 05:00ak irian Izpegiko lepoa iganen du, Baztanera buruz joaiteko. Maialen Errekart Garazi Baigorriko gau eskolako kideak KORRIKAk eskualde horretan eginen duen ibilbideaz xehetasunak eman dauzkigu.