Hitzetik Urratsera bertso saioa Senperen igandean

2023-03-01

Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen eta anartean Herri urratsen aldeko hitzorduak ez dira eskas. Martxoaren 4 huntan Miarritzeko Atabalen 21:00etan kontzertua eskeiniko dute Delirium tremens eta Unidad Alavesa taldekoek. Txartelak eskuragarri: atabal-biarritz.fr-n.

Biharamunean, igandearekin Senpereko Larreko gelan Herri urratsen aldeko Hitzetik Urratsera bertso saioa iraganen da. 16:00etan oholtza gainean azken Bertso Txapelketa Nagusiko 8 finalistak entzungai izanen dira, hala nola Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nere Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illardegi, Alaia Martin eta Sustrai Colina.

Sartzeak salgai: www.herriurrats.eus webgunean, Elkar Baionan, Sarako Pleka trinketean eta Senpereko Gantxiki trinketean. 12 euro/eusko helduendako eta 6 euro/eusko haurrendako.