Idoia Hernandez, Hatxe taldeko kidea: "Gure musikak teatrotik asko edaten du, bada halako dramatizaio bat instrumentu bakoitzean egiten duena musika bera ironia puntu batetik eramatea".

2024-03-07

Idoia Hernandez Errenteriako Hatxe musika taldeko kidea da. Karrakatuk gomitatu du martxoaren 8an, Irisarri Gure Doian aritzera. Idoia Hernandez bera jinen da. Ez dute espres egin justu martxoaren 8an aritzea, dena den, haien obrak lantzen du usaiako ikuspegia eta bereziki lantzen dute ikuspegi feminista, beraz, paradaz baliatuko da eguna ospatzeko.