Igandean etorkinekin nazio arteko elkartasun eguna kari hitzorduak Garazin, Baionan, Donapaleun eta Maulen

2021-06-18

Ekainaren 20an igandearekin etorkinekin nazio arteko elkartasun eguna da. Hauteskundeak izatez larunbatean mobilizatzera deitzen dute. Hitzordu desberdinak badira Garazi, Baiona edo eta Donapaleuko herriko etxe aitzinean arratsaldeko 4etan eta Maulen eguerditan.

Hauteskundeetan aurkezten direner ere galdetegi bat zabaldu izan zaie eta ezkerreko alderdiek bakarrik erantzun die. Gaur egun bi familia laguntzen dituzte, bata Mazedoniakoa eta bestea Venezuelatik jina. Xehetasun gehiago Frantxoa Fleuryrekin Amikuzeko elkartasuna etorkinekin elkarteko kidearekin.