Ihauteriak Donazaharreko San Mixel eskolan ostiral huntan

2024-02-14

Badu orai zonbait urte Euskal Herriko ihauteriak lema pean antolatzen dituztela, erran nahi baitu ikasle batzu joaldun izanen direla, beste batzu dantzari eta azkenak zirtzilak. Urteetan zehar behar den material guzia bildua dute, eta joaldun eta dantza kurtsoak eskaintzen dituzte eskolan berean. Desfilea beraz abiatzen da eskolatik, Donazaharreko xahar etxeraino, han ikusgarria egiten eta berriz sartzen eskolara buraso, haur eta erakasleen artean arratsaldeko askari on bat egiteko. Eskolara izan gira ikasle eta erakasleekin solastatzera