Ikasleer euskarari atxikimendua pitzarazteko ikusgarri bat muntatu du Jenofa Baxok AMOBA eskola elebidunean

2022-03-14

Arrutan den AMOBA eskolan euskaraz prestatu duten ikusgarriaz interesatu gira.
Eskola elebidun hortan, 105 ikasleetarik 90 bat sistema elebidunean dira. Euskarari atxikimendua pitzarazteko manera desberdinak atxeman ditu Jenofa Baxok eta hauen artean, aurten Irisarriko Ospitalea ondare zentroan egin egonaldiari buruzko ikusgarri bat muntatu dute. Han uraren zikloa eta erabiltzeko manera desberdinak ikasi baitituzte.