INSEE-k emaniko datuen arabera herri batzuen biztanleria azkarki emendatu da, herri batzuetan adiz jautsi

2021-01-14

INSEE Frantziako estatistika eta ikerketa ekonomikoak egiten dituen erakundeak emaniko datuetan herri batzuen biztanleria azkarki emendatu da, beste herri batzuetan aldiz jautsi. Ondo ondoan diren Duzunaritze eta Ibarlaren kasua da.

Duzunaritzen 2013an 170 herritar ziren, bost urte geroago aldiz 206. %4ez hazi da biztanleria urtero. Ibarlan aldiz 93 biztanle ziren 2013an, baina 79, 2018an. Bruno Jauriberri Duzunaritzeko auzapezari galdegin dakogu zeri lotua den populakuntzaren emendatze hori.