Iparralai Garazi Baigorriko arte eskolak bere sartzea antolatzen ari du.

2020-09-02

Iparralai Garazi Baigorriko arte eskolak bere sartzea antolatzen ari du.

Joan den urte guzian kurtsoak segitu zituztenen izenen hartzeak egin dira uda hastapenean eta egun hauetan ikasle berriena iragaiten da buruilaren 5 artio.

Aurten gainerat tailer berriak badira Patrik Larraldek erranen daukun bezala bainan lehenik joan den urteko ikasleen izenen kopurua mantentzen dela dio Marie Errekart musika erakasle eta Iparralaiko arduradunak.

Izenen emaitea iparralai.org webgunean egiten da edo Donazaharreko Sala jauregitik ere pasatzen ahal da.