Iratiko Etxola gunean, sasoin ondarreko kantaldia larunbat huntan

2020-10-09

Iratiko Etxola gunean, sasoin ondarreko kantaldia eskainiko da larunbat huntan, arratseko 7tarik goiti, Ekhi Lambert musikalari lagunekin, Hergarai Kantuz taldearekin, eta Paxkal Irigoyenekin. Taloak eta edatekoak ere izanen dira. Etxola gune hau garaziko sindikatarena da, bainan Euskal Irratietan untsa ezagutzen dugun Laurentx Etxegoinek kudeatzen du orai, lehengo Xiberoko Botzako lankideak. Laurentxentzat, lan berri bat eta udako sasoin bete bete bat.