Irulegiko irratiak bere 40 urteak ospatuko ditu otsailean

2021-11-03

Irulegiko Irratiaren biltzar nagusia iragan da joan den ibiakoitzean administralari laguntzaile eta langileen artean. Aldaketa franko izan eta gero langileen aldetik azken urte eta erdian, ekipa azkar bat berriz osatu da eta giro onean segitzeko xedea du. 40 urteen kari animazio berezi zonbaitzu eginen dira. Emankizun batzuk moldatu edo berri batzuen egitea aipatu da ere. Eta gazteen ohitura berrien segitzeko, irratia entseatuko da sare sozial eta webgunea garatzen.

Euskal irratiak aipatu dira ere, indar berri baten ukaiteko bermoldaketa pentsatzen segitzen da. Ez bada dena finkatua ere, argi dute euskal irrati azkarra izan nahi dela baita tokiko irrati azkarra ere bai.Jojo Bidartek biltzar nagusiaren bilduma egin dauku.