Joseba Isteque « Mister Pays Basque » hautatua, joan den aste ondarrean Miarritzen

2019-11-19

Haurzaroa Baigorri eta Bidarrain iraganik, Miarritzen luzaz bizi izan da eta, Okzitaniako Tolosan ari da lanean orai.  Zer zituen motibapenak « Mister » lehiaketa hortan parte hartzeko ? Hori galdatu dio Pantzo Hirigaraiek-k , Joseba Isteque-ri .

Itxuraz gain, kultur galdera andana bati ere arrapostu eman behar zuten eta27 hautagaien artean nagusitu da Joseba Isteque.  Beraz Euskal Herriaren ordezkari izanen da Frantziako « Mister » lehiaketan , heldu den Urtarrilaren 11-an Parisen