Kaledoniatik Euskal Herrirat, euskaledonia erresidentzia egin da Behorlegin

2021-06-28

Joanden maiatzean, Kanakiar batzu harremanetan sartu ziren Garaziko gaztetxeko kideekin. Lehen harreman hortarik, ideia ukan zuten erresidentzia baten antolatzea, joanden aste ondarrean burutu dena Behorlegin. Adin guzietakoak bildurik, trukaketa ederra egin da maila desberdin ainitzetan, artea, kultura, heziketa mailan ; Kamila Gratien Harluxet gaztetxeko kideak bilduma egin dauku