Kolegioak kantuz, 80 kantari ostegun huntan Baigorrin, ostiralean Angelun

2023-05-11

Kolegioak kantuz arituko dira arrats huntan Baigorrin eta ostiral huntan Angelun. Urte osoan Lartzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko, Kanboko Xalbador kolegioko eta Angeluko Stella Maris kolegioko ikasleek errepertorio oso bat ondu dute. Musikarien aldetik ere, dena etxezkoz etxeko, ikastetxeetako irakasleek baitituzte ikasleak segituko.

80 kantari entzungai ostegun huntan 20:00etan Baigorriko elizan, 19:00etatik goiti taloak. Ostiralean hitzordua 19:00etan Angeluko San Josepe elizan. Sartzeak 6 €-tan.