Konpostelako bideetan agertzeko Donapaleuko herriak label bat ardietsiko du

2022-03-07

Pasa den ostegunean Donapaleuko kontseilua iragan da. Aipagai nagusia 2021eko finantzak izan dira eta orokorrean bilan positibo bat atera dute. Bestalde, konpostelako bideetaz arduratzen den elkartean sartzeko baimena ukan dute, horrek label bat emanen dio Donapaleuri konpostelako bidean agertzen ahalko dena eta bizikleta bide baten eskema bat proposatua izan da.