Kovid 19-a indar handiarekin hedatu da barnekaldean

2020-11-04

Kovid 19-aren bigarren uhainak Euskal Herri barnekaldea berezikiago harrapatu du. Indar handiarekin hedatu da eritasuna bereziki Garazi, Baigorri aldean. Positibotasun tasa 1000tik gorakoa da 100 000 biztanlerentzat. Departamendu mailakoaren doblea. Nola esplikatu hori? Emmanuel Duplaceau Donibane Garaziko medikuari galdera luzatu diogu.

Pantxika Jauregi erizain liberala da. Irailetik goiti, beste lankide batzuek bezala, PCR teztak pasatzeko forakuntza egin du eta etxez etxe ibili da hauen egiten. Bainan hemenik goiti, arauak emanen dituzte, Laboratorioak gaindituak baitira. Pantxika jauregi.