Kukuletan kalakan Gamueko jauregian urriaren 17an

2020-10-14

Kukuletan kalakan izeneko hitzaldia Gamueko jauregian eginen da urriaren 17an larunbata goizarekin 9:30etarik goiti. Laborantxa eta laborariak nekezian, zer egin? Sos indartuko Peio Iralur eta Marc Badal ikerlariak mintzaldia eskainiko dute, ondotik atzoko laborantxa eredutik gaurko loraldira hizpide Jean Michel Berho eta Mathieu Etxegaray laborariak entzungai. Bat bateko itzulpena segurtatua izanen da.

Helburua da kontsumitzaile eta laborarien artean elkar trukatzea eta eztabaidatzea. Kukuletan kalakan izeneko bideoa ikusgai duzue interneten. Martta Irigoienek eta Maika Tikoipek gehiago erran daukute hitzorduaz.