Labeyrie enpresako langileen %80a urriaren 15etik geroz greban

2021-11-03

Labeyrie enpresako langileen %80a urriaren 15etik geroz greban da Saint-Geours-de-Marmene eta Akamarreko lantegietan.

Aurten, urte bateko produkzioa 6 hilabetez egitea galdegina izan zaie. Langile faltak, kadentziak azkartzen dituela salatzen dute eta horren ondorioz lan istripuak badirela, baita lanari lotutako eritasunak. Burn out batzu eta akidura anitz badela ere.

Negoziaketak zertan diren galdetu dakogu Akamarreko lantegiko Patricia Coste langileari.