Laida Pilota, Pier Pol Berzaitzen sorkuntza berria larunbatean Amikuzen

2018-06-25

Pilotaren munduan sartuko gira ikuskizun berri huntan : kantua Landabarso abesbatzarekin, dantza Oinakari eta xateletarrak dantza taldeekin, Xabier Euskitze eta Magali Zubillaga pilota komentatzaileak eta kantariak, Koldo Amestoi ipuin kondalaria, Haritz Ezeiza eta Joxean Goikoetxea musikariak. Lehengo pilota adibidez bortuan artzainak jokatzen zuten bota luzea, baina oraingo pilota ere Peio Larralde pilotaria ere taula gainean izanen baita. Xehetasun gehiago Pier Pol Berzaitz ikuskagarriaren egilearekin