LARRAZKENEAN, Clarenzaren kultur ekitaldia Bastidan irailaren 16an, 17an eta 18an

2022-09-16

LARRAZKENEAN, Clarenza-ren kultur ekitaldia Bastidan iraganen da 2022ko irailaren 16, 17 eta 18an. Egitarauan: musika, super8 filmak, ondare ibilaldi bat, dantzaldi bat… larrazkenean airoski sartzeko parada!

Denboraldi azkarra irailaren 16an hasiko da, ostiralarekin, 21:00etan, Pont de Port-en, Poitiers-ko Unibertsitateko ikasleen kontzertuarekin. Irailaren 17 eta 18an, Cheminement ibilaldi berri bat estreinatuko da. Ibilaldi horiek eguneroko bide arruntak beste manera batez erakusten dauzkigute.

Aurten, Yoann Scheidt (musikaria), Isabelle Loubère (kondalaria eta karrikako aktorea) eta Maindi Murua Berra-k (arkitektoa eta bertsolaria) Bastidako zentroa zeharkatzen duen bidea asmatu dute. Larunbatean eta igandean, bisiten abiatzea 9:00etan, 11:00etan eta 14:00etan. 21:00etan Pont de Port-en André Minvielle-k « N’autre histoire » proiektua bukatuko du, azken proiekzio batekin, kanpoan.

2019 urtetik, André Minvielle Bastidarat joan zen Super8 film bobinen eta Bastidarren lekukotasunen biltzeko. Bobinen irakurtzeko duen tresnarekin eta herritarren konplizitatearekin, oroitzapenekin jostatzen da. Ondotik, dantzaldia Ti’bal Tribal. André Minvielle-k (kantua, bateria, looper) bere inguruan 3 musikari bildu ditu Juliette Minvielle (kantua, pianoa), Christophe Monniot (saxofonoa) et Fernand « Nino » Ferrer (baxua) dantzaldi forma berri baten sortzeko.