Larrun mendian 800 hektarea errerik, Pastore Lore elkarteak diru bilketa kanpaina bat abiatu du bazkarik gabe gelditzen diren kabalentzat soroa eta belarra erosteko

2021-02-26

Larrun mendian 800 hektarea erre direla joan den asteburuan, Pastore Lore elkarteak diru bilketa kanpaina bat abiatu du bazkarik gabe gelditzen diren kabalentzat soro eta belarra erosteko.

Atzo, laguntzaileak hasi dira lehen mañaterak pausatzen eta pottokeri bazka ekartzen. Trakturrarekin lanean atxeman dugu Pastore Lore elkarteko presidente ordea, Jean Louis Laduche. Pastore Lore laguntzeko, leetchi.com webgunean atxemanen duzue lotura.