Larunbat huntan Baionan Kantuzen eguna, eta ere Baionako ihauteriena

2023-02-23

Otsailaren 25a, Baionan Kantuzen eguna, eta Baionako Ihauteriena ere. Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denak Lapurdiko ihauterietako zirtzilen mozorroa dukete, Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera. Zirtzilez trapu zaharrez eta xingolez jauntzirik kantatzeko gogoz.

Pottokak ere bere bisitañoa egin dezake. Arrazoin ainitz larunbatean goizeko 11:00etan Euskal Museoan izaiteko. Tuntuna elkarteko Guillaume Irigoyenekin mintzatu gira. (irudia: © Marc Van Loey)