Larzabale: mobilizazioa ostiral huntan eskola publikoaren aitzinean

2022-06-09

Oztibarreko eskola publikoari postu erdi baten beharrari akademia ikuskaritzak errefusa eman du. Ostiral huntan, eskola aitzinean 17:00etan mobilizatzerat deitua da.

2016an hasi ziren SIVU batekin Oztibarreko 9 herriak Larzabaleko eskola publikoarekin. 62 ikasle baziren hastapen batean, heldu den sartzean 85 izanen dira.

Kopuruaren emendaketa horren ondorioz postu erdi bat gehiago galdegiten dute. Agnes Argain burasoak xehetasunak eman dauzkigu.