Larzabaleko herriko kontseilu berria lanean ari da, proiektuak aitzina doaz

2020-10-12

Larzabaleko herriko kontseilu berria lanean ari da, proiektuak aitzina doaz: jandarmeri ohian obrak laster 3 haurtzain instalatzeko gisan; postaren egoitzan bizitegi bat; herriko lotizamenduan 7 lur eremu salgai arauak ber ikusi ondotik; eskola inguruetan obrak; aisealdi pasealdi gune bat frontoi gibelean; proiektu hauek aipatu ditugu Christelle Caset Larzabaleko auzapezarekin, eta pundu bat egin ere herrian aurkitzen diren zerbitzuetaz, izan mediku edo komerzio.