Latsaga antzerki ibiltaria emanen dute Larzabaleko kolegiokoek

2022-06-15

Ekainaren 24an Latsaga antzerki ibiltaria, Izurako plazatik abiatu-ta, Iparlatzeko mendi mazeletan diren pentze eta oihan petan geldituko dira eta antzerki tarteak eskaintzeko. Azken tartea Latsaga jauregian izanen delarik. Errepika orokorrerat izan gira eta lekukotasun desberdinak bildu.

 

Latsaga antzerki ibiltaria mendiko xendera ttipietatik pasatzen denez, tokiak mugatuak dira 230etarat, eta denak hartuak dira. Bainan lehen agerrraldia plazan eta azkena latsaga gazteluan izanki, hauek deneri idekiak dira. Latsagan pesta  izanen da 7tarik goiti dener idekia : Garagardo jastaketa, taloak, 8’30tan kontzertuak Laparrak taldea eta Ixtaklok txaranga