Laxoaren egunak Baztanen

2022-09-16

Laxoa Elkarteak 2022ko laxoaren egunak antolatu ditu Baztanen. Iruritan, Elizondon eta Arraiozen hainbat parditetaz goxatzeko parada. Irailaren 15ean, Iruritan: Eskuz paxakako partida izanen da eskola zaharreko trinketean 19:00etan: Behar Zana (Villabona) vs Laxoa Elkartea.

Irailaren 16ean, Elizondon: Iparralde vs Hegoalderen paxakako partidak izanen dira Antxitonea trinketean: 19:00etan lehen finalerdia, 19:45ean bigarrena eta 20:30ean finala.

Irailaren 17an, Arraiozen: Laxoa plazan 10:00etan bote luzea partida Iparralde vs Hegoalde. 12:00etan laxoa motza partida Iparralde vs Hegoalde. 15:30ean paxaka partida eta 17:00etan Arraioztarren arteko laxoa partida. Ondotik, Mikel Organbide Laxoa Elkarteko kide zenari omenaldia. 21:00etan afaria izanen da. Gainera, goizean Repi eskularru egilearen eskutik tailer-erakustaldia izanen da, baita pintxoak ere Zubiondo ostatuaren eskutik.