Loturak deitu proiektu deialdiaren karira, Zaharrer Segi pilota batasunak 5 mila euroko diru laguntza eskuratu du.

2023-01-18

Dinamika ederrean da Zaharrer Segi. 320 pilotari, 40bat entrenatzaile. Eta dinamika horren atxikitzeko, hainbat xede aurkeztu ditu pilota batasunak diru laguntza horren ukaiteko. Besteak beste ñiñi taldea.  Orai arte batasuna 6 urtetarik goiti idekia balin bazen, hemendik goiti ñiñi pilota taldea 2-5 urte arteko haurrer udekia izanen da. Beste aurtengo proiektuetan leihaketa berriak, Zubiriko pilota batasunarekin trukaketa ; eta pilotako tresnen fabriken bisita ere, uda aitzin egin lezaketena. Argia Olzomendi-rekin argitasunak