Louis Erguyren argazkien xekan da Argian elkartea

2022-02-21

Heldu den buruilean Garaziko Argian elkarteak argazkilarien 30. biltzarra ospatuko du. Karia hortarat, XIX. mendean ospetsua izan zen Louis Erguy Garaztar argazkilariaren argazkiak bilduko dituen erakusketa bat muntatzen ari dira.

Zuen ermeiru xokoetan, ganerretan, kartoinetan behakoño bat eman ea eztei hala beste gisako Louis Erguy argazkilariaren argazkirik baduzuenez ikusteko. Hala baldin bada, sartu harremanetan Argian elkartekoekin argian.ispoure@orange.fr helbiderat idatziz edo 06 07 49 83 09rat deituz.