Luhuso, Makea, Lekorne, Heleta eta Bidarraiko herrien eremuan “gaztaina izendapen” baten sortzearekin da gaztaina elkartea.

2019-01-28

Gaztaina elkartea sortu da joan den azaroan Bidarrain eta iragan asteburuan bere lehen biltzar nagusia egin du. Muntatu den elkarte hunen xedea da gaztainaren berpiztea, balioztatzea eta bultzatzea. Jadanik gaztainarekin lan egiten duen Bidarraiko Benat Itoiz da proiektu hunen sustatzailea. Gaztainaz pasionatua da eta bere lanbidea sortu du.