Manaslu, Jatsuko Gabi eta Maika Haristoi aita-alaben erronkak irudi ederrak utzi ditu

2023-12-26

Joan den buruilaren 3tik urriaren 7ra Jatsuko Gabi eta Maika Haristoi aita-alabak, Himalaiako 8163 metra gorako tontorra igaiterat joanak ziren. Gabi ezaguna balin bada expedizioen munduan, Maikarentzat lehen aldia zen.

Nepalgo iparraldean den mendia, Gandaki Pradesh probintzian da, munduko zortzigarren tontorrik gorena da. Itzulerak irudi ederrak utzi ditu, film batean agertzekoak ditaizkenak laster. Abentura hau nola bizi izan duten kondatu daukute.