Manez Urruti musikari ospetsu zenaren klarinete bat atxemana ta familiari itzulia, hura zendu eta 63 urteren buruan

2023-02-17

Ramuntxo orkestran ari zen eta Foxtin Bentaberri klarineta joilearen ondoko izan den, Manez Urrutiren klarineta bat bazen Gamarte Galtxetaburuan. Joan den urrian musika zabalik elkarteak antolatu Galtxetaburu egunaren bilduma egitean, Jean Kristian Galtxetaburuk deliberatu du klarineta hori, itzultzea Manez Urrutiren alaba den Jaqueline Sardon Urrutiri. Badu 63 urte Manez Urruti zendua dela. Ixtorio guzia kondatzen dauku Jean Kristianek.