Mattin Oltzomendi Zaharrer Segiko pilotaria B mailako buruz burukako finalista

2021-02-22

Mattin Oltzomendi, Zaharrer Segiko pilotaria B mailako buruz burukako finalista! Larunbat huntan finalerdia irabazi du Hazparneko Berria trinketean, Antton Monce Garaztarraren kontra, 40 eta 34. Partida tinkoa. Finala Thierry Arizmendiren kontra jokatuko du heldu den igandean, 10:30etan zuzenean hedatua izanen dena Euskal Irratietan.

Mattin Oltzomendiren finalerdiaren azken tantoak irrati huntan hedatu ditugu joan den larunbat arratsaldean Mattin Oillarburu eta Ttotte Elgue laguntzaileeri esker. Huna zer irakurketa egin daukun Baigorriar pilotariak partidatik landa.