Mugak zergaitik behar dira eta nola pausatu haurrari? Maialen Torrek hitzaldia eskainiko du Lakarran arrats huntan

2020-10-07

Mugak: Zergatik behar dira eta nola pausatu haurrari? Galdera honi erantzungo dio asteazken arrats honetan Maialen Torre psikologoak. Ttinka haurtzaindegiak gonbidatua du hitzaldi trukaketa batera, Lakarrako gelan arratseko 20:30tan. Hobe aitzinetik lekua segurtatzea ttinkahaurzaindegia@gmail.com helbiderat idatziz. Maskaturik hurbildu beharko da trukaketarat! Maialen Torrek gehiago erran dauku.