Nafarroaren eguna larunbat huntan Baigorrin

2022-04-27

Goizeko 9:00etan hasirik, merkatu eta goizeko askariarekin, dantza, zigante eta musikarien desfilea abiatuko da behereko plazatik gaineko plazara goizeko 11:00etan. Ekitaldi eta hitz hartzea eguerditan elizako plazan; arratsaldean ere ikusgarri ainitz: bertso saio Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran, Sustrai Colinarekin. Txarangak, dantza ikusgarriak; 19:30tarik goiti kontzertuak: Izan, Kilimak, Andoni Ollokiegi, Letagin eta Holako Deluxe taldeekin. Jakin aurten autobusak antolatuak direla, eskualde guzietatik abiatuko direnak. Basaizea elkarteko Gilen Zaldunbiderekin xehetasun guziak.