Nafarroko 31 herri ttipitako jendeak berriz bozkatzerat deituak izanen dira, heldu den igandean

2019-11-15

Horiek dira auzapezik eta herriko kontseilurik ez duten herriak  ez zelakotz nehor presentatu, joan den Maiatzeko hauteskundeetan. Eta aldi huntan ere berriz hautagairik izanen diren herrietan gestora edo kudeantza batzorde bat sortuko du Nafarroko gobernuak, herriko jende batzu izendatuz.  Gai  huntaz Joxepe Irigarai, Auritzeko auzapezarekin mintzatu da Pantzo Hirigarai

Luzaideko herriak, adibidez, ez du aldi huntan ere hautagairik, beraz hauteskunderik ez igandean eta jestione batzorde batek kudeatuko du herria.  Orotarat 35 herritan bozkatuko da, 31  dira Nafarroakoak, 3 Burgosko lurraldekoak eta bat Gipuzkoan