Negu hurbilak filmaketa Izpegin

2022-01-19

Negu Hurbilak' Ekain Albite Agirre zinema-zuzendari gaztearen filmaketa iragan da joan den asteburuan Zubietan eta Izpegi kaskoan.

Mugako herri batera heldu berri den 25 urteko iheslari baten istorioa da. Muga zeharkatu nahi du, baina mendien azken mugako herrira heltzean, ihesa gero eta korapilatsuagoa irudituko zaio.

Euskal gaztakan oinarritua den fikzio bat da eta Ihesaldiaren goraberak kondatu nahian, istorioa osatu dute.

Bartzelonako zine eskolan egon direnen arteko film bat da.

Izpegi kaskoan atxeman ditugu filmatzen eta Ekain Albite zuzendariak xehetasun gehiago eman dauzkigu.