Nepaleko gailur baterat elbarritu bat eramateko, Hegoak Mendian elkarteak diru bilketa bat abiatzen du

2023-09-07

Hegoak Mendian kirol elkarteak elbarrituak mendirat joeleta bidez eramaten ditu. Helburua da ahalik eta korrikalari gehien biltzea ezinduak direnen laguntzeko. Gaur egun elkartean 60 bat laguntzaile dira, Hiru kasko, Euskal Trail lasterkaldietan parte-hartzeaz gain asteburuz ateraldiak egiten dituzte hemen gaindiko mendietan Baiguran, Urtsuian bezala... bai eta Landesetan ere.

Apirilean 10 lasterkarik elbarritua den Yvanekin Nepalerat joan gai dute 5000 metrotan den mendi batera, 6 egunez ibilaldi bat egiterat. Proiektua gauzatzeko 25 000 € behar lukete, diru kanpaina bat abian da.. Emaitza bat egiteko eta xehetasunentzat hegoak-mendian.fr webgunerat joaten ahal da. Philippe Mongaburekin mintzatu gira.