Orotariko arte-erakusketa antolatu dute igandean, Aiziritzen.

2024-03-01

Foyer Rural elkarteak hitzordu berezia finkatua du igande huntan Aiziritzeko Xilokan gelan: diziplina anitzetako artistek beraien obrak erakutsiko baitituzte. Tokia bada oraino edozein arte mota erakusteko. Beñat Laxague antolatzaile eta bideo-egileak esplikatu dauku nola iraganen den, Ainize Madariagaren mikroan.

Orotariko artista horien lanak ikusteko, beraz, hitzordua igandean arratsaldeko 2etatik goiti, Aiziritzeko Xilokan gelan.