Ortzaizeko elizako obren bururatzea ospatzeko aste buru huntan ekitaldiak antolatu ditu herriko etxeak

2022-03-03

Ortzaizeko elizako obren bururatzea ospatzeko aste buru huntan ekitaldiak antolatu ditu herriko etxeak. Obren denboran sorpresa ederra ere ukan dute, ganerrean iraultza denborako ezkila bat atxeman baitute eta orai monumentu historiko klasatuetan emana da elizari lotua.

Obren estakuruan dokumental bat egin dute Ortzaiztarren lekukotasunekin eta elizaren historikoa eginez bainan lehenik lanen diruztatzea nola antolatu duten erran dauku Jean Marc Ocafrain herriko auzapezak.