Ostiral eta larunbat huntan Baigorrin, « A fleur de Peau » izenburuarekin bi artistek bi gaualdi antolatzen dituzte

2020-10-15

« A fleur de Peau » izenburuarekin, bi artistek bi gaualdi antolatzen dituzte ostiral eta larunbat huntan Baigorrin, Bil etxea gelan. Bata akordeoi jolea da, Maddalena Luzzi. Bestea aktorea, olerkilari eta poeta: Noémia Gomes. Biak batu dira ikusgarri hunen proposatzeko. Ostiral eta larunbateko emanaldiak biak 19.30 tan hasiko dira Bil etxea gelan, Baigorrin. Lekuak erreserbatzeko deitu behar da: 06 19 22 06 67rat.Prezioa 13.5 euro. Noémia Gomes-en xehetasunak emaiten daukigu.