Otsail Ostegunak segitzen dutela, arrats huntan Euskalgintzaren Kontseiluko kideak izanen dira gomitak

2022-03-03

Aldi huntan aldiz gaualdia ez da mintzaldi moduan iraganen bainan bilkura moduan eta momentuko iparraldeko bilkura bakarra izanen da. Kontseiluak euskararen erabileraren normalizazioa lortzeko helburua du EH osoan eta hori epe laburrean. Horrentzat 30 eragile batzen dira hizkuntza politiken inguruan, helburuen finkatzeko.

Pasa den urtean “Batuz Aldatu” dokumentua aurkeztu zuten. Bi ardatz nagusitzen dira: espazioak sortu eta bestetik euskararen ezagutza orokortzea. Kontseiluko Haizpea Abrisketa: