Oztibarreko eskola publikoan postu erdi bat gehitzea errefusatu du Bordaleko Akademiak

2022-06-11

Oztibarreko eskola publiko elebiduneko gurasoak arranguratuak dira, eta mobilizaziora jo dute. Heldu den ikasturtean ikasgeletan ikasle gehiegi metatuko baitira, bost maila desberdinekoak gainera. Oro har, 30 haur izaten ahal da gehienik ikasgela batean, baina Oztibarreko gurasoek diotenez Bordaleko Akademiak ez du kontuan hartu, 30 haur izanik ere, bost maila desberdinetako ikasleak ber gelan kudeatzea arrunt zailagoa dela. Oztibarreko 8 herrietako auzapezek bat egin dute gurasoen aldarrikapenarekin.

Inhar Iraizotzek xehetasunak ekartzen dauzkigu, hurrengo erreportaian: