Oztibarreko mendi sindikata bere mendiaz 3 lan eremaiten ari da

2022-06-15

2 300 hektarea ditu Oztibarreko mendi sindikatak eta horietarik 1 000 hektarea oihan eta hemen gaindiko mendi sindikata ttipiena da.

Bunuzeko Xabi Garat da sindikataren lehendakaria eta azken denbora hauetan eramaiten dituzten lan batzuen berri emaiterat gonbidatu dugu.

Horietan, mendiaren erabilpenarako arauak finkatu dituzte, gero oztibarreko mendiaren diagnostika eginarazten dute uda huntan EHLG-ri eta beste mendi sindikatekin batean estudio bat egiten ari dira etxoletaz. Xehetasunak Xabi Garat mendi sindikatuko lehendakariarekin.