Oñatiko elkartasun kontzertua Beskoitzeko ikastolaren alde

2020-02-05

Beskoitzeko ikastolaren alde Beskoitzeko ikastolak eta Oñatiko Txantxiku ikastolak elkartasun kontzertua antolatu dute. Lepo bete da Oñatiko parrokia joan den igandean. Pantxoa Carrere, Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Pantxix eta Marie Bidart, Maialen Errotabehere edo      Mattin Lerissa bezalako kantarien lanaz gozatzeko aukera ukan du publikoak. Herriko musikari diren Juan Vallsek, Iñigo Arrazolak eta Ander Etxanizek ere kantu pare bat eman dute.                                                                                                                                                                  Bukatzeko, bi ikastoletako haurrak igo dira oholtzara. Kontzertua baliatu dute 2018an hil zen Manex Pagolari omenaldia egiteko.                 Hura izan baitzen premian den Lapurdiko ikastolari laguntza franko eskaini ziona, hastapenetik.