« Plazatik at » deitzen da helduden azaro huntan Ortzaizeko Urzaiz elkarteak antolatu duen kabalkada

2020-10-26

« Plazatik at » deitzen da helduden azaro huntan Ortzaizeko Urzaiz elkarteak antolatu duen kabalkada. Hastapenean buruilean eman behar zuten ikusgarria baina dakizuen arrazoinen gatik deliberatu dute  azaroaren 7an eta 8an eskainiko zutela behar diren neurriak errespetatuz. Preseski aldaketa zonbaitzu badira suprefetak bidali aginduetan.

4 gune dira txartelen erosteko: Garazin Parizenian, Ortzaizen kaiku bordan, Uztaritzen Hemengo dendan eta Hazparnen Lurra bio dendan Mailez Urzaiz elkartea juntatzeko : urzaiz.elkartea@gmail.com Tel : 06 73 82 72 51.

Urzaiz elkarteko Xantxo Lekunberrik xehetasunak eman dauzkigu.