Rachel Albizu gose greban Uharte-Garazin

2022-10-21

Hilabete erdia badu bere alabaren gaitza diagnostikatua izan dadin, gose greban eman dela Uharte- Garaziko  Rachel Albisu.. Margo, bere 17 urteko alabak “konportamendu arazoak” agertu ditu ttipitik, eta etengabeko zaintza galdegiten du. Haatik, nehoiz ez dakote deus diagnostikatu, eta ondorioz, ez du behar duen laguntzarik ukaiten. Bere alaba gerizatuko duen egitura baten laguntza ukaiteko sartu da gose greban.
Gora behera frango baditu bere alaba Margo-k eta bere buruaz beste egiten ere entseatu da duela zonbait ilhabete. Rachel Albisu entzun dezagun.