Robin Farrar: "Desafio gisa, hasi nintzen euskara ikasten".

2024-03-12

Robin Farrar Gales Herritik jina da, duela sei urte hasi zen euskara ikasten, emekiñi-emekiñi. Ongi ezagutzen du hizkuntza minorizatu baten egoera zein den, euskara bezala baita bere hizkuntza ere. Oztibarren bizi izan da bulta batez, orain Irisarrin da, euskara hobetzen segitzeko.