Sabaia elkarteak egoitza berria du Larzabalen! ikusgarritasun ederra kalitateko desmartxa batean diren ekoizpenen saltzeko

2020-10-14

Sabaia elkarte bat da, izan erosle edo ekoizpen egile orotarat 100bat kidez osatua da. Sabaiak igorri zerrenda batetarik aitzinetik produktuak manatzen dira eta orai arte Bunuzeko plazan ostegun astiriz banatzen ziren ekoizpen horiek. Orai Larzabalen idekitako saltegian, errekuperatzen dira manatuakoak. Horrez gain, larunbat goizetan ere idekia da saltegia, produktu desberdin frangorekin: tokiko ekoizpen freskoak edo kontserbak, bainan ere kalitateko desmartxa batean diren zituak, fruitu sukoak, nuillak edo beste.

Elkarteko kide izaiteko 30 euro pagatzen da eta ondotik Sabaiaren produktu guziak eros prezioan eskuratzen ahal dira. Interesatuak bazirezte, saltegira hurbildu larunbat goizetan 10etarik goiti. Oztibarreko liburutegia ere lekuan aurkitzen da. Evelyne Manhiaguette eta ekoizeleetan den David Bachacou entzungai.