Soihartzen ere euskal preso eta iheslari politikoei sustenguz su bat piztuko da larunbat arratsean

2022-06-22

Soihartzen ere euskal preso eta iheslari politikoei sustenguz su bat piztuko da larunbat arratsean. Hitzordua 19:00etan emana du Aldaka gaztetxeak mendi pean. Iparraldeko beste hainbat tontorretan piztuko dute sua ber momentuan: Sabiokoek Makearrek eta Luhusokoek Baiguran, Itsasuarrek Artzamendin, Baigorriarrek Oilandoin, Urruñarrek Xoldokogainan eta Hazparndarrek Ursuian, Garaztarrek ere Arradoien bainan igandean. Aldaka gaztetxeko Ainara eta Ewenekin mintzatu gira.