« Temps à dire » ikusgarria Bardozen bihar Iholiko eta Kanboko xahar etxeetako egoilierrek emanik

2019-04-26

« Fondation de France » eta Bardozeko herriko etxearen partaidetzarekin Donazaharreko « Sur un fil » elkarteak, Iholdiko eta Kanboko xahar etxeetako animatzaile eta egoilierrek, plantan ezarri dute proiektu parte hartzaile bat, helburutzat duena kolektiboki sorkuntzaren sustatzea eta garatzea.

Hirugarren urtea da ikusgarri bat lantzen dutela, aldi honetan « Temps à dire » irakurketaz eta musikaz jositako ikusgarria aurkeztuko dute bihar Bardozeko zinegelan.3ak eta erditan emana izanen da ikusgarria Iholiko Goxa Leku eta Kanboko « Bon Air » xahar etxeetako egoilierren gandik.

Azken errepikak egin dituzte egun horietan eta gu hurbildu gira Irisarriko Ospitalia zentrorat, asteartean egin duten errepikarat.

Lehenik entzuten dugu « La boite à mosique » proiektuko eta artista den Jules Ferran-ekin ondotik xahar etxeetako animatzaileak eta ikusgarrian agertuko den parte hartzaile bat.